2024a martxan dugu jada eta urte berriarekin batera, proiektu eta ideiak garatzeko momentua iritsi ohi da gurean. Zuk, nola hasi duzu urtea?
Nola amaitu zenuen 2023a? Proiektu txikien bideragarritasuna eta bizi iraupena mantentzea ez da lan erraza izaten, baina, askotan behintzat posible izaten da.
Zuk, zer egiten duzu urte hasierarekin batera? Baduzu ohituraren bat urtez urte errepikatzen duzuna? Argi dagoena da egun bat soilik igarotzen dela abenduaren 31tik urtarrilaren 1era. Baina, ekintzailera garenontzat, gabonen bueltan, proiektu berriak garatzeko aukerak iristen zaizkigu, bide berriak irekitzeko aukerak…
2024 urtea hasteko moduak
Guk urte hasieran estrategia pentsatu ohi dugu: lan komertziala nola egituratu nahi dugun, proiektu berriak non eta nola kokatu ditzakegun pentsatzen dugu, harremanak egiten ditugu (berriak eta zaharrak berriro martxan jarri), etab.
Bestetik, aurreko urtean zintzilik geratutako lan, bezero, etab.en errepasoa egin ohi dugu eta horiekin aurrera egingo dugun edo ez jakiteko, harremanak berhartzen ditugu.
Nolabait, urtea proiektuak ondo itxita eta berriei lekua eginez hastea gustuko dugu. Ekonomikoki zerotik hasi behar dugun moduan, datozen hilabetetarako proiektu eta lan berriak izatea gustuko dugu.
Aurten ez dakigu ze berri izango ditugun. Argi duguna da ez garela zain egongo, guk sortu behar ditugu lan aukerak, proiektu berriak bideratzeko moduak eta bezero berriak eskuratzeko aukerak, beraz, jada martxan gaude urteari indarrez ekiteko prest!
Badakizu, ekintzaile izatean deskantsurik ez dela egoten eta zerbait iritsiko zain egotea ez dela aurrera egiteko modua. Hori dela eta, zu ere indarberrituta egotea espero dugu eta 2024ak proiektu eta lan egiteko modu interesgarriak ekarriko dizkizula. Eutsi gogor eta gogoz 2024ari!