Urte amaierarekin batera, itxiera ugari datoz; baina, 2024an gure proiektuen berri izaten jarraituko dugula espero dugu.

Urte amaierarekin batera, itxiera ekonomikoa dator, urteari agur esateko unea, bixitan gabonen bueltan etorri diren lagun eta familikoak despeditzeko momentuak, etab. Baina, gure proiektuek 2024an ere aurrera egingo dute, ezta?

Azken urteek ekintzailetzan ohikoa den ezjakintasuna gainditu eta une oroko aldaketa ekonomikoak, sozial eta politikoak bizi izan ditugu. Gure proiektuetan horrek duen eragin zuzena kontuan izanik, ez da xamurra izan aurrera egitea.

Berez ekintzaile txikiok ditugun oztopoei, sozialki bizi izan ditugun egoera latzak batu zaizkio -pandemiak, gerrak, arlo politiko eta ekonomikoan izan diren gorabeherak, etab.-. Baina, une honetara iritsi bagara, espero dugu hurrengo urtean ere elkarren berri izango dugula eta proiektuak edukiz eta zerbitzuz betetzen segiko dugula, denon artean osatu dugun ekintzaile sarea handituz eta gizartea aberastuz proiektu txiki, nahiz handiekin.

2023a ondo ixteko aukera izan dezazuela eta 2024an elkarren berri izaten jarrai dezagula! Eutsi goiari, ekintzaile ausart! 😉

 

2024an izango dugu elkarren berri