Gaurko ekintzaileak Zugarramurdi eta Sara arteko Urtxola Jatetxearen azpian dute euren denda. Ahizpa Denda, hain zuzen ere. Oso kokapen berezia du dendak, eta izaera sendoa.

Emakumeentzako arropa, bitxiak eta dekorazioko elementuak saltzen dituzte.

Maiana eta Pantxikak 2021 urtean ekin zuten Ahizpa Dendaren abenturan. Gure Irratiak egindako elkarrizketa entzungai duzue, euren egitasmoaren berri gehiago ezagutzeko.

Euren denda ez bazaizue eskura geratzen, ez dago arazorik. Izan ere, erraztasunak eskaintzen baitituzte bidalketak egiteko:

Ahizpa Ekion

Ahizpa denda sare sozialetan aurki dezakezue:

Facebook: @Ahizpabat

Instagram: @Ahizpabat

Ahizpa denda