Inspirazioa oso garrantzitsua da ekintzailetzan, eta baita, proiektu berriak pentsatzeko unean ere. Gai honi zenbait post dedikatu badizkiogu ere, gaurkoan inspirazio iturri izan daitezken beste aukera batzuen gainean hitz egingo dugu.

Aisialdi inspiragarria:

Gaur gaurkoz aukera zabala daukagu aisialdiaz gozatzeko, etxetik bertan, eta baita kanpoan ere. Gure aholkua, lanaz deskonektatzea da. Eta horretarako, noski, bakoitzak bere aisialdirako gustuak ezagutu behar ditu: zer gustatzen zaizu egitea?

Galdera horri erantzuteko hainbat ideia proposatzen ditugu jarraian, eta zuek beste batzuk ezagutzen badituzue, komenta itzazue denekin!

  • Marraztea: akuarela, oleoa, arkatzak, rotulagailuak… probatu duzu noizbait? Burua erabat despejatzea lortzen du marrazketak. Eta onena da, ez duzula ongi egin behar: abstrakzioa artistikoa baita!
  • Musika entzutea: musika aukera bikaina da momentuan beste leku batean zaudela sentitzeko. Abesteak gainera poza ematen du!
  • Podcast-ak: podcast pila bat daude plataforma anitzetan. Intereseko zaizkigun gaiak bilatu eta hauek entzuteak, gai horietan ezagutzak handitzea ekarriko digu.
  • Serie/pelikulak: online zerbitzuen bitartez, nahi adina serie eta pelikula ikus ditzakegu, eta gainera, momentu bakoitzari dagokion egokiena bilatu.
  • Aldizkari eta liburuak: irakurketa beti da aukera bikaina. Etxean, kalean, nahi duzun lekuan irakurtzeko irakurgai on bat topatu eta gozatu!
  • Ibilaldiak: oinez ibiltzera joan gaitezke geure herri/hirian ala mendi aldera. Ibilbide labur ala luzeek paisaia ezberdin batekin bat egitea ekarriko digute: gainera, gure inguruneko txoko ezezagunak ezagutu ditzakegu, eta horrek beti aberasten du bat!
  • Kirola: kirola egitean barruan dugun estresa kentzen dugu, eta hau taldean eginez gero, ziurrenik alaitasun iturri ere izango da. Aukeratu zure gustuko kirola eta animatu!
  • Kultur ekitaldiak: zuzeneko ekitaldietara joateak bizipen bereziak ekartzen ditu, eta kultura segurua denez, joan gaitezen kultur guneetara!

Egin ezazue gustuko dituzuen aisialdi ekintzen zerrenda, zer egingo zenukete epe motzera? Zein helburu bete nahi dituzue epe luzera? Eta joan zaitezte egiten… eta gozatzen!

Aisialdi inspiragarria