Begoña Bilbao Alboniga euskal idazlea izan zen, musikagilea eta euskalzalea, 1932an jaioa. 52 urterekin Euskal Filologiako lizentziatura atera zuen, eta orduztik idazteari ekin zion. Idazle izateaz gain, jostuna ere bazen, eta bizitza osoan mertzeria batean aritu zen lan horretan.
Euskara ardatz:
Euskaltzale sutsua zen eta euskararen irakaskuntzan aritua Gau-eskoletan. Gainera, AEKren hastapenetako urteetan euskaltegiaren sorreran parte hartu zuen.
Bere idazkiek ibilbide polita izan zuten, eta hauek dira, besteak beste, ihardetsitako lorpenak:
Bermeo saria (1988 eta 1994), Irun Hiria (1990), Kimetz (1998) eta Idatz&Mintz (1998). Bermeoko euskerakresaltsua (2002) eta Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak (2003) hizkuntza-ikerketak ere argitaratu zituen.