Bizenta Mogel Elgezabal 1782an jaio zen Azkoitian. Gazte zelarik aita hil zitzaion, eta ondorioz, osaba Juan Antoniorekin (apaiza eta idazlea) bizitzera joan ziren anai-arrebak. Bizentak bere heziketa osabarengandik jaso zuen, honek latina irakatsi zion eta literatura lantzera animatu zuen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartean irakasle jardun zuen

Bizenta Mogel euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartu izan da, eta zentzu horretan, emakume idazle izateari buruzko azalpenak eman behar izan zituen. Osabak genero-rolak albo batean utziz ikasketa berberak eskaini bazizkien ere anai-arrebei, gizarteak ez zuen ongi ikusten emakume batek plaza publikoa hartzeko adorea izatea.

Bere lanik ezagunena Ipui onak (1804) da, berau Esoporen berrogeita hamar fabularen prosazko itzulpena da, bere osabaren beste zortzi fabularekin batera, liburuaren amaieran jasoak daudenak.

Beste lan hauek ere egin zituen: Gabonetaco cantia Bizkaitar guztientzat (1819), Mahnen antologian jasotako abestia; apezpiku-pastorala itzuli zuen Gotzai-buruaren Artzai idazkia (1820) izenburuarekin; eta Arabar liburuaren testuak zuzentzen lagundu zuen.

 

Nabarmendutako irudia: Kalakak 2021 urtean ekoitzitako Emariak karta jokotik aterata. 
Bizenta Mogel
Tagged on: