Laneko egitekoak, etxeko egitekoak, datuak, bilerak, prestaketa lanak, erosketak… ufa! Batzuetan egoerak gainezka egitea normala da.

Agendan idatzi daiteken guztia, burutik kendu!

 

Horixe da gaurkoan eman nahi dizugun gomendio nagusia. Baina, noski, ez dugu horretara mugatu nahi soilik. Burutik kendu bai, baina, beste leku batean jarri beharko dira egiteko horiek guztiak, ezta?

Oharrak idazteko aplikazioak:

  1. Keep aplikazioa gomendatzen dizugu, mugikorrean erabiltzeaz gain, ordenagailuko nabigatzailean ere sinkroniza dezakezulako.
  2. Bestetik, mugikorrean bertan, badaude oharrak gordetzeko aurrez instalatutako aplikazioak. Horiek ere aukera onak dira, zalantzarik gabe.

Oharrak zertarako?

Garrantzitsua iruditzen zaigu oharrak idaztea eta urgentziaren arabera ala gaien arabera sailkatzea. Keep aplikazioak, hain justu, gai bakoitzeko lauki bat sortzeko aukera ematen dizu eta berau nahi duzun kolorearekin eta izenburuarekin bereiz dezakezu.

Guri asko gustatzen zaigu egitekoen zerrenda bat osatzea gai bakoitzeko. Eta horretarako, TIK-ak egin daitezken zerrendak erabiltzen ditugu. Keep aplikazioaren onena, nahi bezainbeste gai eta nahi bezainbesteko luzerako zerrendak egin ditzakezula da: ez dago mugarik.

Baina, beste modu bateko oharrak ere sortu daitezke, epe luzeagoan osatzen joan beharrekoak. Esaterako, inspirazio-iturri izan daitezkeen baliabideen zerrenda (hau ez da tik bidez adierazteko zerrenda; baizik eta beharra duzunean kontsultatu nahi duzun zerrenda); irakurri nahi dituzun liburuen zerrenda; ikusi nahi dituzun serien zerrenda; noizbait egin nahi dituzun eskapaden zerrenda, etab.

 

Praktikoa eta erraza da gaurko gomendioa aplikatzea; beraz, aurrera! 

 

Buruak gainezka egingo dizu?
Tagged on: