Ekion sortu genuenetik, helburu nagusietako bat emakume ekintzaileen berri zabaltzea izan da.

 

Ekintzaile ugari ditugu gure inguruan eta horietako asko, emakumeak dira. Baina, gizonezkoek baino zabalpen eta leku gutxiago izaten dugu bai gizartean, eta baita komunikabideetan ere. Hori horrela dela jakinik, txoko txiki honetatik, hasieratik egin dizkiegu elkarrizketak emakume ekintzaileei. Elkarrizketa horietan, beren ekintzailetasunaren inguruan, beren proiektuen inguruan, etab. hitz egiteko aukera izan dute.

Guretzat oso aberasgarriak dira horrelako elkarrizketak, ekintzaileok beldur amankomunak ditugula jakiteko balio izan digute eta presentzialki zaila bada ere, saretu eta elkar ezagutzeko aukera politak izan dira.

Aurten zaildu egin zaigu eta ezin izan ditugu nahi adina elkarrizketa egin. Hurrengo urterako utzi behar izan ditugulako batzuk, arrazoi desberdinak tarteko.

Hala ere, hemen eskuragarri duzue aurten Irati Alkezar abokatuari egindako elkarrizketa Korapilatzen podcastean.

Horretaz gain, ikusgai eta entzungai dituzue aurreko urteetan egin ditugunak, hemen. Formatu desberdinak erabili izan ditugu: bideoa, audioa, idatzizko posta.

Zure proiektua ezagutarazteko elkarrizketa egitea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta pozarren egingo dizugu elkarrizketa!

Norbera bere bulego edota estudioan egon arren, elkarren berri izan eta esperientziak partekatzeak hain bakarrik ez sentitzen laguntzen du. Horretaz gain, elkarlanerako aukerak ere zabaltzen ditu, norberak egiten duena zabaltzean, besteak ere horretaz informatzen ditugulako. Saretzera animatzen zaituztegu, modu batean edo bestean 😉

Ekintzaileei egindako elkarrizketak