Ekintzailetza prozesu gogor eta luzea da, aberasgarria den modu berean. Bakarrik sentituko gara maiz, baina, badaude baliagarriak izan daitezken euskarri eta baliabideak.

Post honen bidez baliabide horietako batzuk partekatuko dizkizuegu, zuek ere gauza bera egingo duzuelakoan… denak elkar aberastuz joan gaitezen 😉

Ekiten dugunean, gure proiektuan buru-belarri gabiltzanean, pozik eta ilusioz lan egin arren, ohikoa izaten da bakarrik sentitzea. Sarea osatzea oso garrantzitsua den arren, askotan denbora eta ordutegi desberdinek zailtzen baitute gure sektore edo egoera antzekoan egon daitezkeen ekintzaileekin harremandu eta elkartzea.

Baina, eskura ditugu, bide bakarti bezain aberasgarri honetan lagun izan ditzakegun baliabideak. Martxoko Korapilatzen podcasteko saio honetaz aritu ginen, entzun nahi baduzu, eman play-ari.

Podcastak:

  • Podcastak argitaratzen dituzten plataforma ugari daude: ivoox, podimo, podium podcast, spotify, irratiek ere izaten dituzte podcastak, etab. Gure podcasteko kanala hementxe duzue 😉
  • Gai ugari dira berauetan lantzen direnak, beraz, gure proiektu edota aisialdiarekin lotutako bilaketa egin genezake eta gai horien inguruko podcastak topatu: feminismoa, ekintzailetza, ekonomia, historia, komedia, elkarrizketak (orokorrean), teknologia berriak, etab.
  • Podcastak entzuteak lan egiten dugun bitartean, besteen ahotsak entzunez ikasteko balioko digu eta konpainian sentitzeko aldi berean.

Liburuak:

  • Entzutea, baino, irakurtzea nahiago badugu eta gure proiektuak horretarako tarte eta indarrak uzten badizkigu, liburu ugari topa ditzakegu liburutegietan edota eros ditzakegu liburu-dendetan.
  • Liburuen bidez, gure sektorean sakondu genezake eta gure zerbitzuetan hobetu genezake, ideia berriekin freskatu, besteen esperientzietatik ikasi, etab.

Bideo-deiak:

  • Covid-aren eraginez hain modan jarri diren bideo-deiak baliagarriak izan daitezke blokeo momentu batean, edota zalantzak argitu nahi baditugu, etab. Sare fisikoa mantentzea zaila egiten bazaigu lehen aipatu ditugun arrazoiengatik, sare birtual manten genezake gure sektore edota inguruan dabiltzan beste ekintzaileekin.
  • Noizean behin tartetxo bat har genezake bideo-deien bidez elkarren berri jakin, ideiak partekatu, zalantzak argitu eta harremana sendotzeko.

Ikus dezakezuen bezala baliabide hauek gure ingurunean eskura ditugun baliabideak dira, liburutegi publiko batera joanez sarea izango genuke (baldin eta etxean edo lanean ez badugu) eta bertan mugikorretik sarera konektatu ahal izango ginake eta podcastak topatu, liburuak kontsultatu edota bideo-deiak egin konpartitutako espazioetan. Eta, guk geure mugikorretan internetera sarbidea izanik, are errazagoa izan daiteke bilaketa.

Hauen bidez asko ikas eta partekatu daitekeela iruditzen zaigu eta ekintzailetzaren egunerokoa arintzen lagun diezaguketela.

Zuek zein baliabide erabiltzen dituzue egunerokoan bidea errazteko?

 

Ekintzailetzan bakarrik ez sentitzeko baliabideak
Tagged on: