Enpresarean Telebistan Ekion aurkezteko aukera izan dugu. Ikusi eta entzun nahi gaituzu? Jarraian duzu bideoa!

Hilabeteak dira Ekion abiatu genuenetik eta zabaltzeko beharra somatu dugu azken hilabetetan. Pixkanaka mamitzen doan proiektua da, emakume ekintzaileei zuzendua dagoena, haien ekinbidean (dagoeneko ekin dutenentzat edota ekitekoak direnentzat) lagungarri izango zaizkien aholku, ideia eta tresna ugariz hornitzen ari garena.

Ingurukoen interesa ikusirik, jendarteratzeko beharra zegoela ohartu gara, eta zer den hobeto uler dezazun bideoa ikustera eta webgunea saltseatzera gonbidatzen zaitugu.

Ekion Enpresarean Telebistan

Ekion Kalaka

Horretarako Enpresarean TB erabili dugu oraingoan. Hala ere, zabalpen eta saretzearekin jarraituko dugu. Ezinbestekoa iruditzen baitzaigu emakume ekintzaileok besteen berri izatea, elkar ezagutu eta elkarlana bultzatzeko. Orokorrean, enpresa txikiak gara eta halakoetan besteen babesa oso garrantzitsua da.

Egin klik eta ikusi bideoa!

 

Ekion proiektuaren azalpena Enpresarean Telebistan