Elbira Zipitria Irastorza (Zumaia, 1906-1982 Donostia) irakasle eta pedagogoa zen eta bizitza guztia euskal kultura eta euskara babesteko lanean jardun zuen. Gaztetan, familiarekin batera, Donostiara joan zen bizitzera. 1922an, Lehen Hezkuntzako Magisteritzan matrikulatu zen Donostian. 1926an, ikasketak amaitu zituenean, Koruko Andre Mariaren Ikastetxe euskaldunean hasi zen lanean.

Politikaria izan zen eta Euzko Emakume Abertzaleen Batzan mitinak ematen zituen; momentu hartan, esparru publikoan emakumerik ibiltzen ez zenean. Euskaltzaleak eta Eusko Ikaskuntza elkarteetako kide ere bazen. Gazte denboran oso ekintzailea zenez, herriz herri joaten zen herritarrak euskararen eta euskal kulturaren garrantziaz kontzientziatzera.

Zipitria oso aurreratua izan zen bere garairako.

Euskaltzaindiaren Laguntzalleak elkarteko kide moduan, 80 haurrez osaturiko talde bat prestatu zuen klase praktikoen bitartez.

1936ko Gerra Zibilak Zipitria Lapurdin erbesteratzera behartu zuen; Askainen, Ziburun, eta azkenik Saran. Hemendik Donibane Lohitzunera joan zen 1939an. Garaiko intelektual askorekin izan zuen harremana: Aitzol, Orixe, Labaien anaiak…

36ko gerraren ondoren, etxera bueltatu zenean, klase partikularrak ematen hasi zen etxez etxe. Eta hala, etxean bertan eskola jartzea pentsatu zuen, ume gehiagorengana heltzeko.

Euskara irakasteaz gain, zekitenak alfabetatzen aritu zen 30 urtez. Euskaltegien sorburua hemen dagoela esan dezakegu. Heldu asko joaten ziren gaueko eskoletara, euskara jakin arren hizkuntzaren alderdi formala lantzera.

Lehen euskal eskola klandestinoa izan zen Zipitriak sortutakoa, garai hartan, Frankismoan, euskaraz hitz egitea debekatua baitzegoen. Berak asmatu zuen “Nor-nori-nork sistema”.

Pedagogia eredu aurrerakoia erabili zuen. Izan ere, irakasgaien memorizazioa landu beharrean, esperientzian oinarrituta irakasten baitzuen. Irakasle, euskaldun, abertzale eta feminista izan zen Zipitria, besteak beste.

 

Elbira Zipitria Irastorza
Tagged on: