Jarduera ekonomiko bat egiten dugunean, beharrezkoa izaten da eposta bat izatea. Eta domeinu bat erostea ere ohikoa izaten da gure markari webgune bat sortzeko. Hala ere, webgunea sortu eta mantentzeko baliabide ekonomiak behar izaten dira, eta horiek ez baditugu negozioaren hastapenetan, eposta bat sortzea abiapuntua izango da.

Hau horrela, epostak sortzeko doako hornitzaile ezberdinak baditugu ere, gaurkoan Ni.eus hornitzailea aurkezten dizuegu: euskarazko hornitzailea delako eta baita doakoa ere.

Doako produktuan, honako zerbitzuak eskaintzen dituzte:

  • ni.eus domeinua duen eposta; adibidez, zureizena@ni.eus.
  • Giga bateko postontzia
  • POP3/IMAP euskarria
  • Postontzia handitzeko aukera

Eta ordainpeko produktuan, berriz, honakoak dira zerbitzuak:

  • Nahi den .eus domeinuarekin pertsonalizatzeko aukera; adibidez, ekion@ekion.eus
  • 3 helbide elektroniko sortzeko aukera
  • 6 Gigako edukiera, guztira
  • Hau guztia, hilean 3 euroren truke.

Zerbitzuak ni.eus

Hau horrela, hastapenetarako oso hornitzaile erabilgarria izango zaizu; urrats gutxi batzuetan eskura dezakezuna. “Sortu” botoia sakatuta, zure datuak sartu behar dituzu, eta horien artean, epostari jarri nahi diozun izena. Bertan, izena txertatzean, dagoeneko erabilita dagoen ala ez ikusiko duzu, eta aurrera egin dezakezunean, lixto eginda izango duzu.

Behin eposta sortuta duzunean, oso urrats gutxitan ezarri ahal izango duzu zure ohiko posta irakurgailuan: webmail, thunderbird… Horretarako, joan “Aukerak” atalera, eta konfiguratu ezazu eposta kontu berri bat. IMAP ala POP3 aukera sakatu beharko duzu, epostaren izena eta pasahitza, eta kito; beste guztia posta irakurgailuak egingo du.

Ondo ibili!

 

Eposta, ni.eus domeinuan
Tagged on: