Euskaraz lan egiten dugu eta euskaraz bizi gara. Batzuentzat esaldi hori beste hainbeste bezalakoa izango da, baina, ez da hain sinplea.

Euskaraz bizitzeaz gain, euskaraz lan egin eta lan eremutik ere euskara bultzatzea erabakitzen dugunok hautu kontziente bat egiten dugu. Minorizatutako hizkuntza batean bizi garenok hala egin behar dugu. Berez, errazagoa baita gure kasuan gaztelaniaz lan egitea, bezero gehiago ditugulako hizkuntza horretan aritzen direnak, gure lanaren komunikazioa egiterakoan ere jende gehiago erakarriko genukeelako gaztelaniaz eginez gero sare sozialetako kanpaina, etab. Baina, euskaraz lan egin eta gure zerbitzuak hizkuntza berean eskaintzeko hautua egiten dugunok, apustu kontzientea egiten dugu, maiz gure lana zaildu dezakeen arren.

Gainontzeko eremuetan euskaraz hitz egiteko eskubidea dugun maila berean izan beharko genuke lan eremuan; baina, zoritxarrez, ez da hala izaten. Hori dela eta, ezinbestekoa da euskaraz ekitea erabakitzen duten ekintzaileak hauspotu, lagundu eta babestea. Egiten duten lanari esker normalizatzen baitoa euskararen erabilera lan eremuan. Horren ondorioz, euskara beraren erabilera geroz eta espazio fisiko eta birtual gehiagotan egiten da eta hori hizkuntzaren zabalpenerako gakoa da.

Euskaraz lan egiten badugu eta arretaren gehiengoa ere euskaraz baldin bada, egiten dugun kanpo komunikazioa ere hizkuntza horretan egingo dugu. Hau da, sare sozialetan ere euskararen erabilera bultzatuko dugu euskaraz lan egiten dugun ekintzaileok. Sarea euskaraz blaitzen dugu.

Guretzat euskaraz ekitea naturala izan zen. Euskaraz bizi gara eta euskaraz lan egitea zen logikoena. Bezero gehienak ere euskaldunak ditugu eta gure komunikazioak ere euskaraz ala elebitan izaten dira.

Bai euskarari elkarteak badu lan eremuaren inguruko informazioa, hemen kontsulta dezakezue informazio gehiago jakin nahi izanez gero.

Zuk zergatik ekin zenuen euskaraz? Zure sektorean aukera gehiago zeudelako euskaraz ekinez gero? Zure egunerokoa euskaraz izatea nahi duzulako? Zure esperientzia entzuteko irrikaz gaude 😉

Euskara gure lan egiteko tresna baino gehiago denean
Tagged on: