Euskaraz bizi garenontzat, euskaraz lan egitea ere garrantzitsua da. Zuk ere hala egiten al duzu?
Enpresa batean lan egiten dugunean, ez da beti bermatzen euskaraz lan egin eta harremandu ahal izatea. Baina, ekiten dugunean, sortzen dugun enpresa mailako harremanak euskaraz izatea behintzat berma genezake, hizkuntzari garrantzia emanez. Nola, baina? Nola lortu euskara lanlerro nagusi bat izatea?
Bai euskarari ziurtagiria
Guk geuk lor genezake Bai Euskarari ziurtagiria. Era honetan, euskarari garrantzia ematen dioten beste enpresek ere horren berri izango dute eta enpresa euskaldunen sarearen parte izango gara. Hornitzaile eta bezero guztiekin, beharbada, ezingo dugu euskaraz lan egin. Baina, gure esku dagoenetan beste ekintzaile edo enpresa batera jotzea, aurre bilaketa horretan ezaugarri batzuk topatu nahiko ditugun moduan (gure beharrak asetuko dituen zerbitzua eskaintzea, adibidez; euskaraz jakitea ere izan baloratu genezakeen daiteke beste ezaugarri bat). Bai euskarari zigilua duen jakitea, adibidez, lagungarri izango zaigu bilaketa horretan. Beren webgunean informazio xeheagoa duzu, hemen klik eginez gero, ziurtagiridunen mapa ikusi ahal izango duzu.
Euskararen ezagutza
Bestetik, gure proiektuaren baitan, enpresa mailan egiten ditugun kontratazioetan, kontuan hartuko den ezaugarrietako bat izatea euskara. Hau da, langile berriek euskaraz jakitea. Hori bermatzeko, ez da nahikoa EGA edo bestelako ziurtagiriren bat izatearekin, euskarazko ahozko eta idatzizko proba egitea garrantzitsua da, benetan ziurtagiriak adierazten duen maila duela jakiteko.
Enpresa mailako ekintza posibleak
Aipatutako bi modu horiek, kanpo harremanekin lotutakoak dira. Gure enpresatik bertatik egiten den lanketari begira, bestalde, garrantzitsua izango da sarean ditugun webgune, sare sozial eta bestelakoetan gure berri euskaraz (ere) ematea. Eskuorriak, kartelak, etab. sortzen baditugu gure zerbitzuen inguruko informazioa zabaltzeko edota deskontu edo bestelakoen berri emateko, horietan ere hizkuntzan erreparatzea beharrezkoa da.
Horretaz gain, telefonoa hartzen dugunean lehen hitza euskaraz egitea, langileen arteko elkarrizketa formal eta informalak euskaraz izatea, bilerak, etab.
Ekintza errazak dirudite, baina, ingurura begiratuz gero, maiz ez dira horiek betetzen.
Eguneroko bizitzatik lan eremura saltoa eman nahi badugu, euskaraz lan egin ahal izateko, norberak ere badu aldaketa txikiak egiteko ardura. Horretara bultzatzen zaituztegu, euskaraz lan egitea geroz eta errazagoa izan dadin.