Zer da zuretzat onuragarria? Eta zure proiektuarentzat? Pentsatu al duzu honetan noizbait?

Ekintzailetzara saltoa ematea pentsatzen dugunean, estresari, zalantzei, guretzat denbora gutxi izateari ongi etorria ematen diegu, hasiera batean behintzat. Baina, guretzat onuragarria zer den ez dugu ahaztu behar, proiektuak aurrera egingo badu, gu ere ondo egon behar garelako.

Noizbait pentsatu duzue zer den zuentzat onuragarria? Gaizki edo estresatuta gaudenean, ohikoa izaten da gustuko ditugun gauzak alde batera uztea. Baina, hain justu, gauza horiek izaten dira guri on egiten digutenak eta gaizki gaudenean, are gehiago. Baina, gaizki gaudenean ez dugu ezertarako gogorik, ezta? Eta are gutxiago zer gustatzen zaigun pentsatzen jartzeko. Beraz, aurrez on egiten diguten gauza edo momentuak sentitu eta horietan pentsatzeak, gaizki edo estresatuta gaudenerako lagungarria izango da.

Zer da zuentzat onuragarria?

Orain, adibidez, ondo zaudetela, ezta? 😉 Pentsa ezazue… Zerk eragiten dizue lasaitzea, zuen buruekin ondo sentitzea…? Itsasertzetik edota menditik paseo batek nola sentiarazten zaituzte? Ibai ondotik paseo labur batek? Kirola egiteak? Aipatutako hauek egin ahal izateko, ez da dirurik behar eta denbora ere guk zehaztu dezakegu. Beraz, oso estresatuta egonda ere, jantzi eta etxetik ateratzea airea hartzeko guk nahi dugun denbora tartean ez da horren zaila, ezta? Nahiz eta pereza eman, gogorik ez izan, ikusiko duzue nola etxera bueltan hobeto egongo zareten. Honekin ez dugu esan nahi, geure buruak behartu behar ditugunik egunero. Baina, gure ezinegon sentsazioa luzatzen dela sentitzen badugu eta ez dugula hobera egiten, gorputza pixka bat mugitzea lagungarri izango zaigu.

Edota, irakurtzeak deskonektatzen laguntzen dizue? Marrazteak? Pelikularen bat ikusteak? Lehen aipatu bezala, ondo gaudenean kontzienteago gara zer den guretzat onuragarria eta zer ez. Aprobetxatu momentu horiek eta okerrago zaudetenean, aplikatu ikasitakoa eta onuragarria egiten zaizuen horretatik maizago egin.

Zuek, zer egiten duzue hobeto sentitzeko? Zerk laguntzen dizue? Zer da zuentzat onuragarria, eta ondorioz, zuen proiektuentzat?

Gaizki gaudenerako gakoak