Hizkuntzaren tratamenduak komunikazioa hobetzen nola lagun dezaken jardun genuen aurreko hilean Ekion blogean. Hizkuntzaren arauak ikasteko gonbita luzatzen genizuen, ongi idazteak berebiziko garrantzia duelako eman nahi den mezua ongi komunikatzerako unean. Baina, beti sor dakizkiguke zalantza konkretu batzuk: hau horrela esaten da? H dauka hitz honek?

Hizkuntzaren tratamendurako tresna digitalak:

Gaur egun, zorionez, eskura ditugu hainbat tresna digital alor honetan oso baliagarri izan ditzakegunak eta oso denbora laburrean kalitatezko emaitzak ematen dituztenak. Hiztegi digitalak dira mintzo garen tresna batzuk.

Euskara oinarrian duten hiztegi digital hauek ezagutzen dituzu?

  • Elhuyar hiztegia: euskara, gaztelania, ingelera eta frantseseko hitzen kontsultak errazten ditu, eta oso modu intuitibo eta arinean dago antolatuta.
  • Itzuli+ hiztegi automatiko neuronala: hiztegi honek parrafoak ere itzultzen ditu euskaratik gaztelaniara, ingelerara eta frantsesera, ala alderantziz.

Beste hizkuntzetarako ere hainbat hiztegi digital daude. Sarean bilatzea besterik ez da horiekin topatzeko.

 

Hizkuntzaren tratamendurako tresnak
Tagged on: