Udan gaude bete-betean eta irakurketa gomendioak elkartrukatzea luxuzko informazio-trukaketa dela deritzogu. Elkar zaintzeko modu bat izaten da norberari modu batera edo bestera bete duten kultur baliabideak gomendatzea. Eutsi hori egiten duten lagunei!

Honatx irakurketa gomendio batzuk, eta animatzen bazerate, zuenak ere atsegin handiz entzungo genituzke:

  • Gari eta goroldiozko, Anari Alberdi
  • Bihurguneko nasa, Uxue Apaolaza
  • Maskulinitateak, R. W. Connell (Eskafandra)
  • Lur gainean, itzal azpian, Leire Milikua Larramendi (Lisipe)
  • Begiak irekiko zaizkizue, Irati Jimenez
  • Emariak, Kalaka
  • Berriz zentauro, Katixa Agirre
  • Puta zikinak, Juno Mac eta Molly Smith
  • Rosa Valverde eta kutxak, Maialen Lujanbio Zugasti eta Arrate Rodriguez
  • Feminismoa denon kontua da, bell hooks

Maite dugu irakurtzea eta urtean zehar denbora asko ez badugu ere, uda bada hizkiz, hitzez, kontzeptuz eta ideia berriz hornitzeko garaia!

Bestetik, irakurtzea nekeza egiten bazaizu, EmariAPP jolasa deskarga dezakezu. Egunero segundu batzuren bueltan, pista batzuk irakurriz eguneko emakumea zein den asmatzean datzan jolas arina. Era berean, zure mugikorrean emakume askoran biografiak eskuratuko dituzu klik batean: benetako altxorra!

Goza dezagun!

Udako irakurketa gomendioak
Tagged on: