Uda amaitu bada ere, norberarentzako tarteak atera behar ditugula gogoratzeko posta da gaurkoa. Izan ere, ongi egoteko eta ekintzailetzan gure guztia emateko, garrantzitsua da beteta egotea gure gustu, afizio eta bizitza pertsonaleko alor ezberdinak.
Horregatik, aisialdirako tartetxoak dituzunerako, zenbait irakurketa gomendio egiten dizkiguzu. Era berean, eskertuko dizuegu zuen gomendioak ere sare sozialen bitartez esatea, guztion artean osatzeko zerrenda are handiagoa!
- Gari eta goroldiozko (2022, Susa), Anari Alberdi
- Aingeruak eta neskameak (2024, Lisipe), June Fernandez
- Mari-mutil handi baten bluesa (2018), Leslie Feinberger
- Maskulinitateak (2022, Elkar, Eskafandra), R. W. Connell
- Feminismo zuriaren aurka (2023, Elkar, Eskafandra), Raia Zakaria
- Amek ez dute (2018, Elkar), Katixa Agirre
Esango diguzue ea zuek zein liburu dituzuen eskuartean.
Bitartean, irakur-denbora on!
Irakurketa gomendioak udazkenerako