Irati Alkezar Donostiako abokatu laborista da. Zerbitzu juridikoa modu enpatiko eta ulergarrian eskaintzen duen emakumea da, eta gainera, genero ikuspegia aplikatzen du kasuak eskatzen duenean.
Hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Kontsulta pertsonalizatuak
- Aholkularitza juridikoa: idazkiak egin edo kexak aurkeztea; Gizarte Segurantzako izapideak kudeatzea; enpresarekin negoziazioak aurrera eramatea kontziliazio gaietan, adibidez.
- Defentsa juridikoa: epaitegietan beharrezkoak diren ekintza judizialen bitarteko defentsa prestatzea, jarduera-eremu prozedimentu judizialetarako.
Abokatua baino gehiago:
Zuzeneko zerbitzu horiez gain, ordea, Iratik bloga ere badu, eta sare sozialen bitartez ere sentsibilizaziorako komunikazioak eskaintzen ditu. Bertan, honako gaiak lantzen ditu, besteak beste: indarkeria obstetrikoa, emakume eta gizonen ordainsari berdintasuna, jaiotze baimenen kudeaketa, etab.
Baliabideen atalean, arlo juridikoan edota osasun arloan baliagarri izan daiteken informazioa luzatzen du. Hitzarmen kolektiboak, kasu.
Informazio gehiago: Instagramen @IratiAlkezar
Irati Alkezar