Kaori faktoria Villabonan kokatutako denda txiki bat da, online ere bere eskaintza zabaltzen duena.

Lurgi da Kaori faktoriaren sortzailea, Villabonako neska gaztea, eta Afrikako eta Euskal Herriko kulturak batu ditu. Senegalera egin zuen bidaian bertan ikusitako oihalek ideia zaparrada handia ekarri zioten, eta handik ekarritako oihalekin sorkuntza txikiak egiten hasi zen 2015 urtean.

Gaur egun, bere eskaintzaren berri, Instagrameko kontuan ere ematen du: Kaori Faktoria.

Kaori faktoria: slowfashion