Korapilatzen podcastaren 4. saioa aireratzen dugu gaurkoan! 😉

Ekintzaile izatea geure buruekin exigentea izatearen sinonimoa da. Gure bide propioa egituratzea ez da erraza eta akats bakoitzagatik gure burua merezi duguna baino gehiago zigortzea ohikoa da. Hori dela eta, lorpenak ospatzeak garrantzi handia du.

Bestela, badirudi gaizki egindakoek ondo egindakoen gainetik geratzen direla; nahiz eta gehienetan ez den horrela izaten, bestela, gure proiektuak ez lirateke bideragarriak izango.

Pozik lan egitea garrantzitsua da, gure buruengan konfiatzea eta lorpen txiki bakoitza ospatzea. Norberak ikusiko du “ospakizuna” nolakoa den, baina, arnastu lorpena, hartu tartea ondo atera den hori asumitu eta goxatzeko.

Eman play-ari eta egun polita izan, ekintzaile!

Korapilatzen podcasteko 4. saioa: lorpenak ospatzearen garrantzia