Fanzinea da zuengana iristeko sortu dugun azken euskarria. Une oro gabiltza modu eta bide desberdinak frogatzen, zuei informazioa ahalik eta errazen eta argien iristeko.

Ekintzailetza bide aberasgarria bezain zaila dela badakigu, eta informazioa eskura izatea zenbat eskertzen den ere. Hori horrela, aurten fanzinetan informazioa biltzea pentsatu dugu. Modu arin eta errazean, atal desberdinetan banatuta topa dezakezue, hilero, zuentzat baliagarria den informazioa euskarri bakarrean. Webgunetik beharrean, email bidez jaso nahi baduzue ere, baduzue horretarako aukera.

Entzun nahi al gaituzu? Eman play-ari 😉

Fanzinea, zuengana iristeko beste bide bat