Gaurko saioa berezia da, gonbidatua dugulako eta horrek ilusio handia egiten digu. Eskerrik asko, Irati Alkezar, gure gonbidapena onartu eta galderak erantzuteagatik! Plazera izan da!

 

Irati Alkezar abokatu donostiarrak horrela hasten du bere webguneko aurkezpena: “Nire izena Irati Aizpurua Alquezar da, bulegoaren sortzailea eta konfiantzan eta komunikazioan oinarritutako abokatutzaren defendatzaile sutsua. Funtsezkoa iruditzen zait bezeroaren eta abokatuaren arteko harremanean informazioa modu argi eta ulergarrian ematea, nahasmena sor dezaketen termino juridikoetatik aldenduz, pertsona bakoitzak erabakiak modu informatuan hartu ahal izan ditzan”. Zer iruditzen zaizue? Gehiago jakiteko gogoa duzuela?

Guk Instagram sare sozialari esker izan genuen bere berri eta oso interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zaigu egiten duen dibulgazio lana eta euskarari ematen dion garrantzia, besteak beste. Horretaz guztiaz, bere ekiteko asmoez, bidelagunez, oztopoez, etab. aritu gara saio honetan.

Gehiago ezagutu nahi baduzu, eman play-ari! 😉

Berarekin harremanetan jartzeko edota bere lanaz gehiago jakiteko grina piztu badizu elkarrizketak, bere webgunea eta Instagram dituzu.

Irati Alkezar abokatuari elkarrizketa