Oharren aplikazioa erabiltzen duzue buruan dituzuen egiteko guzti horiek nonbait izateko? Agenda nahiago duzue? Gaurkoan horretaz hitz egingo dugu.
Urrian gaude jada eta horrekin batera, gure proiektuak bideratuta ditugu urte amaierara begira. Baina, ez zaizue iruditzen urriak astearteen itxura daukala? Hau da, iraila eta astelehenak direla mentalki pereza ematen digutenak, oporren buelta direlako; baina, oraindik indartsu gaudela eta astearteak edo urriak, ezustean harrapatzen gaituztela?
Beno, teoria berezi honekin abiatuz, urriko ideia pilaketa eta karga mentala arintzeko baliabide bat aurkeztu nahi dizuegu gaurko saioan: Keep aplikazioa edota oharren aplikazioa, mugikorretarako. Zuek, erabiltzen al duzue?
Gaurko saioa entzuteko irrikitan zaudela, eman ba play-ari! 😉