Gaurko saioan oporrez ariko gara. Zuk nola egiten duzu oporrak hartu ahal izateko?

Ekitean dugunean, zaila izaten da oporrak noiz eta nola hartu erabakitzea. Ez dugu gure proiektua luzaroan utzi nahi, baina, aldi berean, deskantsua beharrezkoa izaten da noizean behin.

Sektorea eta inguruaren arabera, momentu batzuk besteak baino hobeak izango dira oporrak hartu ahal izateko, eta horretaz jabetu beharko gara gure deskantsu egunak hartu ahal izateko. Baina, deskantsatzea ezinbestekoa da. Ekiteak karga handia suposatzen du, gauza asko batera egitera behartuta gaude gure proiektuak jarraikotasuna izan dezan eta gu geu zaintzen ez bagara, gure proiektuak aurrera egitea zailduko dugu. Beraz, zaindu gaitezen eta egun gutxi batzuk izan arren, har ditzagun gure buruak zaindu eta deskonektatzeko egun horiek! Norberak ahal duen moduan eta momentuan, noski.

Gaurko hausnarketa entzun nahi baduzu, hemen klik egin eta eman play-ari! 😉

Oporrez