2023a iritsi da amaierara. Nola amaitu duzue urte hau? Gogoz? Pozik egindako lanarekin? Edo triste xamar?

Edonola amaituta ere, pentsatu, urte amaierara iritsi bazara zure proiektuarekin, jada lorpen handia dela! Ekintzaile txikiontzat zaila da aste, hilabete, hiruhileko eta urte bakoitzari heltzea. Lan asko egin behar izaten dugu, nahi baino erantzun gutxiago jasotzeko, maiz. Baina, ekitea hori da, borrokan jarraitzea gure proiektuan sinesten dugun bitartean.

Urte amaierak beti garamatza nolabaiteko balantzea egitera eta gaurko saioan ere hala egin dugu. Alde onekin geratu nahi dugu eta alde txarrak ikasteko baliagarriak izan daitezela: etorkizunean gauzak beste era batera egiteko edota, egindako beste era batera baloratzeko.

Zuk, nola amaitzen duzu 2023a? Zein adjektiborekin laburbilduko zenuke zure urtea?

Urte amaierako hausnarketez