Larrubixik MYR Komunikazio Grafikoaren baitan sortutako proiektua da. Diseinu grafikotik harago joan eta sormena beste bide batzuetatik eramateko ideiatik sortu du Miriam Garcia Etxeberria orioarrak.
Feminismoa eta jasangarritasuna ardatz ditu egitasmoak eta mimoz sortzen eta ekoizten ditu produktuak.
“Sormenak beti zeharkatu izan du nire bizitza, baita nirekin egon ez denean ere. Hainbat bide zapaldu ditut sormen hori bideratzeko nahian, urtez urte, honaino iritsi arte. Hau ez da proiektu estatiko bat, eta ez du izan nahi.”
Miriamen lanak ikusteko eta gehiago ezagutzeko hauexek dira kanalak:
- Webgunea: myr.eus/larrubixik/
- Instagram kontua: @Larrubixik
Larrubixik