Identifikazio-datuak
Webgune hau (www.ekion.eus) Kalaka Koop Elk Txikiaren jabetzakoa da (F75199133).
Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen dugu.
Fitxategiaren erantzulea Kalaka Koop Elk Txikia bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuko dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko ditugu.
Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Kalaka ez den hirugarrenei. Kalakak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.
Erabiltzaileak baimena ematen dio Kalakari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du ekion[abildua]ekion.eus helbidera.
Webgunea erabiltzeko baldintzak
www.ekion.eus webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.
Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.
Lizentziak
Edukiei dagokionez, aurkakoa espresuki adierazten ez den kasuetan izan ezik, eduki guztiak Creative Commons cc-by-sa (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/) lizentziapean egongo dira.
Ekion.eus webgunean Kalaka Koop Elk Txikiak WordPress GPLv3 lizentzia libreko Eduki Kudeaketa Sistema erabiltzen du garapenerako.