Lourdes Oñederra Olaizola donostiarra 1958 urtean jaio zen eta euskal hizkuntzalaria, ikerlaria eta idazlea da.
Ikasketetan Hispaniar Filologiako lizentziatura dauka, eta Euskal filologian egin zuen doktoregotza. 2007 urtean Euskaltzain oso izendatu zuten, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da.
Lourdes Oñederraren lan-ibilbide oparoan, fonologian espezializatu da eta zenbait lan argitaratu ditu gai honen baitan: Euskal Fonologia: Palatalizazioa (1990) eta Fonetika Fonologia Hitzez Hitz (2004), esate baterako. Zutabegile gisa ere aritu da idazten hainbat egunkari eta aldizkarietan. Eta idazle lanetan ere bai, zeinak, Euskadi Saria lortzera eraman baitzuen “Eta emakumeak sugeari esan zion” idatzi zuen eleberriak.
Haur literaturan ere argitaratu ditu bi liburu: Sommer jaunaren istorioa (2007, Erein) eta Anderson anderearen kutixia (2001, Txalaparta).