Julene Armendarizek, Zarautzen, olio terapeutikoen bitartez, haurrei zuzendutako aromaterapia saioak egiten ditu eta baita gurasoei aholkularitza eskaini ere Lurrunak aromaterapia proiektuaren baitan.
Lurrunak aromaterapian kiromasajea eta terapia perinatala eskaintzen ditu Julene Armendarizek. Olio esentziekin fisikoki eta emozionalki jazo daitezken blokeo eta arazoen gain eragin positiboa sortzea du helburu.
Lurrunak instagram kontuan aholku ezberdinak ematen ditu, bezeroen zalantzak argitu eta zuzeneko hitzaldiak emanez, besteak beste.
Proiektu honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez bere instagram kontuan eta informa zaitez, merezi du-eta! 😉
Lurrunak proiektua eta saretzearen garrantzia
Guretzat ekintzaileak elkar ezagutu eta saretzea ezinbestekoa da. Are eta gehiago proiektu txikiez ari garenean… Beraz, webgune hau ekintzaile txikien berri emateko bide moduan ere erabiltzen dugu, baliabide lagungarria dela iruditzen zaigulako online bada ere, ingurukoen berri izatea.