Mariasun Landa Etxebeste errenteriar idazlea oparoa da. Euskarazko haur eta gazte literaturan sortu ditu ipuin eta liburu gehienak, eta sariketa askotan izan da garaile.

Ikasketa ezberdinak ihardetsi ditu, batetik, Gizarte-langintzako graduatua baitu, eta bestetik, Filosofia ikasketena. Parisen egin zituen Filosofiako ikasketa urteak, eta 70. hamarkadan Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Bertan, bere burua euskalduntzea jarri zuen helburutzat, eta, Zarauzko Ikastolara joan zen ibilbide berriari ekiteko prest. Ikastolan, Anjel Lertxundi topatu zuen eta pixkanaka-pixkanaka irakaskuntzan murgildu zen. Horrela bada, bere hastapenetan euskarazko materiala sortzeari ekin zion, izan ere, garai haietan, ez baitzen berau bereziki zabala. Ondoren, ikastoletako irakasle-kide egin zen, Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze programan irakasle bilakatuz. Segidan, EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan Literaturaren Didaktika irakasle izatera pasa zen, eta bertan aritu da erreiratu artean lanean.

Idazlanei dagokienez, Landak genero-estereotipo eta -rolei aurre eginez, birplanteatu egiten ditu, berauen banaketa-ez sexista proposatuz. Hori lortzeko, lehenik eta behin, protagonista emakumea izaten du (izan ere, jakina baita, oro har, protagonistetan gizonen generoak gailentzen duela kopuruan emakumeena; askotan, emakume idazleetan ere bai); horregatik, Landak apustu garbia egiten du emakumeei izen propioak jarriz eta rol aktiboak esleituz: ausardia, autonomia, abenturazaletasuna, sentikortasuna… dira emakume protagonista hauen ezaugarri batzuk. Segidan zerrendatzen ditugu zenbait literatur-lan, adibide honen erakusle:

  • Mikaela detektibea
  • Azken bidaia, neska bat Tom Sawyer-en aztarnen jarraitzailea
  • Bart gaueko bilera ipuina
  • Elixabete lehoi domatzailea
  • Partxela
  • Aitonaren txalupa
  • Iholdi
  • Alex

Mariasun Landa Mariasun Landa Mariasun Landa

Mariasun Landaren literatur eskaintza oparoa ezagutzen ez baduzue oraindik, berau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Gozatu momentuaz!

 

Mariasun Landa