Milika izozkiak Miren Harignordoquy ekintzaileak abiatu zuen Anhauzen.

Laboraria eta izozkigile artisaua da Miren, bere baratze propioa hutsetik 2017 urtean abiatu zuenetik hona ibilbide polita egiten ari da. Baratzean fruitu eta landare biologikoak ditu, eta izozkiek ere osagai nagusi moduan baratzeko fruituak dituzte.

Kalitatezko izozkiak sortzeko bidean, ez du azukrea gehiegi erabiltzen, ezta kolorante edota gehigarririk ere ez; eta fruituen kolore naturalak errespetatzen ditu. Horrela, IDOKI, kalitatezko etxe ekoizpenen agintzaren kidea da, non, laborantza biologikoaren printzipioak jarraituz lan egiten dela bermatzen den.

Izozkiak bi formatutan eskaintzen ditu: 500ml-ko formatu familiarra eta 125 ml-ko ontzi txikian bere zurezko koilararekin. Izozki motak, sasoiaren eta ekoizpenaren araberakoak dira.

Egiten dituen izozkien zapore ezberdinak hauek dira:

Zarzaidea; Mahaxuxa; Andere mahats beltza; Arabarba; Andere mahats gorria; Fruitu gorri; Mertxika; Arana; Pikoa; Sagarra; Zarzaide eta Arabarba; Peldoa. Baina, urte osoan zehar, zapore gehiago ere bai.

Milika

Salmenta puntuak:

Jatetxeak:

Harremanetarako bideak:

Milika

Milika izozkiak, Miren Harignordoquy