Norberak baino hobeto ez du ezagutzen norbere gorputz, sentsazio eta bizipenak. Urteari amaiera emateko modu onena, urtearen balantzea egitea da. Goazen horretarako tresnen bila!

Urtearen balantzea egiteko tresnak:

Pentsatu eta erantzun lasai, denbora hartuz, galdera hauek:

Urtean zehar egindako zein ekintzak ekarri dit poztasun handiena?

Aldaketaren bat egin badut, onerako izan da?

Zer bota dut faltan, zerk osatu beharko luke nire egunerokoa?

Zein ekintzak, pertsonek, ekitaldik ala pentsamenduk laguntzen dit aurrera egiten? Eta oztopatzen nau aurrera gogotsu egiteko bidean?

Galdera hauek pentsatu ondoren, orri batean, ezker-eskuin bereizten dituen marra bat egitea proposatzen dizugu. Ezkerrean, alde onak idazteko tartea izango duzu, eta eskuinean, berriz, alde txarrak. Pentsatu eta idatzi. Urtea luzea da eta hartu behar duzun denbora.

 

Hurrengo urterako ideia berriak:

Balantzea eginda, ideia berriak bururatzeko ariketa egitea dagokigu. Nola hobetu ditzakezu eskuineko zutabean jarritako alde txar ala ahulguneak? Hasi ahulgune bakoitzarengan sakon pentsatzen, eta irtenbideak bilatzen. Idatzi irtenbide posibleak atzeko orrian. Pentsatu, idatzi, bilatu, idatzi…

 

Asmo onen konpromisoa:

Zure buruari zerk egiten dion on hausnartu ondoren, zerrendan jar ditzakezu hurrengo urterako asmo onak; zure burua zaintzeko beharrezkoak dituzun faktore, pertsona, elementu eta pentsamenduak identifikatu dituzunez, idatzi; ez daitezela hurrengo urteko egunerokotasunean ahaztu ala galdu.

 

Eta azkenik, memoria txarra baduzu ala orden faltagatik Asmo honen konpromisoa galtzen baduzu; ez ahaztu Olatz Salvadorren “Gelditu hor” abestiak dioena:

Min ematen badizu, ez egon hor

On egiten badizu, gelditu hor

Nola hobetu ekintzailearen bizi baldintzak?
Tagged on: