Komunikazioa igorle batek hartzaile bati mezu bat transmititzea da. Baina, badakigu ongi egiten transmisio hori? Zaintzen dugu hizkuntza? Bai idatzia eta baita ahozkoa ere?

Zer da ongi komunikatzea?

Komunikatzeko baliabide nagusiena hizkuntza da, eta arretaz zaindu behar dugu egiten dugun erabilera. Hizkuntzaren tratamendu egokia egiteak, hizkuntza ongi ikastea eskatzen du. Bere idaztarau eta ahozko arauak zein diren ezagutzea funtsezkoa da, erabilera egokia egiteko.

Ekintzaile batek etekin handiak izan ditzake hizkuntza eta komunikazioa hobetzeko egiten duen ahaleginarekin. Norberaren burua erronka batekin neurtu nahi izanez gero, aukera paregabea izan daiteke hizkuntza azterketa bat egitea. Horrek, ezinbestean, ikasketa prozesu batean murgiltzea ekarriko baitio eta ondorioak beti positiboak izango ditu (nahiz eta azterketa ez aprobatu).

Hizkuntza bat dominatzera iristean bai alderdi teoriko eta baita praktikoan ere, azkarrago idazteko gaitasuna hobetzea izango da hurrengo urratsa. Hau da, mekanografiaren bitartez. Gaur egun, gauza gehienak, ordenagailuz egin daitezke, eta mekanografia jakiteak denbora asko aurrez liezaioke ekintzaile bati. Testu bat idatzi behar dela, txosten bat idatzi behar dela, sare sozialetako mezu bat, publizitate kanpaina bat… ekintza hauek guztietarako hizkuntzaren ortografia egokia erabiltzeaz gain, azkar idazteak eraginkortasunez lan egitea ekartzen du.

Gure gaurko aholkua, beraz, horixe da:

Zaindu erabiltzen duzun hizkuntzaren trataera bai ortografikoki eta baita ahozkotasunean ere. Eta ikasi mekanografia, prozesuak arintzeko eta azkartzeko.

 

 

Ongi komunikatzearen garrantzia
Tagged on: