Osabi Naturala Tolosan dagoen kosmetika eta produktu naturalen gunea da. Bidatz Sasiain tolosarrak 2012an abiatu zuen egitasmoa da, eta gune fisiko honetaz gain, Euskal Herriko txoko ugaritan ibilia da artisau azokatan eta azoka ekologikotan.
Xaboiak, kremak, olioak eta gel freskagarriak gisakoak eskaintzen ditu batetik, eta erlezaintzako produktuak bestetik: eztia, propolioa, propoeztia…
Tolosako laborategian etxeko erlauntzetako produktuak eta landare jatorriko osagai naturalak erabiliz, kosmetika naturala egiten du Bidatzek. Maitasun eta mimo handiz zaindu eta aukeratutako osagaiak, artisau moduan eraldatuz.
Produktuak sortu eta saltzeaz gain, ikastaroak ere eskaintzen ditu. Ezagutu ezazu gehiago:
Osabi naturala