Regina Araluze Larrinaga Bermeon jaio zen 1922 urtean, eta 89 urterekin hil zen. Bermeoko Orfeoiko abeslari eta irrintzilaria izateagatik egin zen ezagun.
Bere musika-ibilbidea Orfeon Bermeano izeneko abesbatzan abiatu zuen, eta abesbatza honek, 1975etik, Bilboko Aste Koralaren edizio guztietako parte-hartu zuen. Bertan, Zantzua edo irrintzia egiten zuen orfeoiarekin batera.
2012 urtean omenaldia egin zion Bermioko Irrintzilari Elkarteak. Elkarte hau 2010 urtean inskribatu zuten, eta helburu moduan irrintzia suspertzea eta irrintziarekin lotuta dauden ekimenak bultzatzea izan zen.
Irrintziaren inguruko bizipenak eta jakintzak biltzen dituen Erraiak dokumentala ikustea gomendatzen dugu gure kulturaren alor honetan sakontzeko. Dokumental honetan, Bermioko Irrintzilari Elkarteko kideek parte hartzen dute, eta irrintzia modu naturalean ikasteko eta egiteko irrintzilarien artean ezagutzeak aparteko garrantzia duela.