Gaurkoan Sane Fisioterapia aurkezten dizuegu. Ane Remedios Sanchez eta Ane Coranti Gabilondok sortu zuten 2010 urtean, eta orduz geroztik espezializatutako hainbat bide eder ireki dituzte pazienteen bizitzak hobetzeko.

Sane fisioterapian errehabilitazio uroginekologiko eta biszeral digestiboan, uzki eta rektu aldeko errehabilitazioan, amatasun eta aitatasunerako prestakuntzan, erditze osteko errekuperaketan eta Gimnasia Hipopresiboan naiz fitness munduan azken honen pareko den Reprocessing Soft Fitness (RSF) deiturikoan adituak dira, besteak beste.

Euren jakituria gogoa ase ezina izanik, eta beren formakuntza osatzeko asmoz, sabel eta pelbi aldeko disfuntzioak artatzeko esku-terapian, Fisiosexologian, Shantala Haur Masaian, Haur erreflexologian, Stretching Global Activo-an (SGA), Nutrizio Ortomolekularrean, Errestaurazio Bioenergetikoan (RB), TAD metodoan, Osteopatia Bioenergetika Zelularrean (OCB) eta Begirada Sistemiakoa eta Konstelazio Familiarretan (Mexikoko Universidad Multicultural Dr. Emilio Cárdenas-en kolaborazioarekin (CUDEC) eta Hellinger Sciencia®-ek bermatua)  burutu dituzte ikasketak.

Gaur egun, Bergaran eta Arrasaten dituzte errehabilitazio zentroak. Online ere eskaintzen dituzte ikastaroak.

Eurekin harremantzeko hauek dira bideak:

Webgunea: Sanefisioterapia.com

Instagram: Sanefisioterapia

Sane fisioterapia