Badirudi gaur egun leku guztietan, aldi berean eta modu guztietan egon behar dugula. Baina, errealitatea da, teknologia berriei probetxu handiena ateratzeko, guretzat optimoenak zein diren erabakitzea dela.
Azter ditzagun erabiltzen ditugun sare sozialak. Zeinetan daukagu feedback gehiago? Hau da, atsegiteak, mezu pribatuak, gure edukien partekatzea, webgunera klikak… Zenbat pertsonak jarraitzen dute gure eguneroko jarduna? Eta guk zenbati jarraitzen diegu?
Sare sozial bakoitzak bere funtzionamendu propioa izan ohi du, eta ez da ideia ona, denetan eduki berak partekatzea. Azken finean, batean testuak irakurtzeko ohitura baitago, bestean, argazkiak ikustekoa, eta beste batean bideoak ikustekoa… Beraz, astean sare sozialei zenbat denbora eskaintzen diegun erabaki behar dugu lehenik, eta ondoren, denbora horretan, zein eduki propio sortuko ditugun zehaztu.
Eduki propioak, beraz, honako formatukoak izan daitezke:
- Testuzkoak: informazioa eskaintzeko, eskaintza baten berri emateko…
- Argazkia: argazkiak testu laburra ere izan dezake bere gainean, edo soilik irudi bat erakutsi (produktu bat, zerbitzu bat, mezu bat…)
- Bideoa: ikus-entzunezko laburra, mezu labur bat eskaintzeko, umorearekin, ala argazki-bilduma ere izan daiteke…
Hilabeteko egutegi bat prestatzen badugu, astean bi eduki ezberdin argitaratzeko helburuarekin, honakoa izan daiteke hilabeteko egutegiaren emaitza:
- astea: testuzko post bat eta argazki bat.
- astea: testuzko post bat eta bideo bat.
- astea: testuzko post bat eta argazki bat.
- astea: testuzko post bat eta argazki bat.
Eta orain, erabaki, eduki horiek zein sare sozialetan zabalduko ditugun. Horretarako, ariketa bat proposatzen dizugu: jarri erabiltzen duzun sare sozial bakoitzaren izenaren ondoan, goran aipatzen dizkizugun neurtzeko adierazleen hausnarketa (hau da, zenbat jarraitzaile dituzun, zenbat mezu, atsegite…):
- Tik Tok
Ariketa hori eginda, ondorioak atera: irekita dauzkazun sare sozial guztietan egoteak zein onura dakarkizu? Badago baten bat, ez dizuna feedbak gehiegi eskaintzen? Horrela bada, itxi dezakezu kontu hori, eta honi eskaintzen diozun denbora beste zerbaiti dedika zeniezaioke.
Optimizatu zure jardun digitala, eta produktibitatean irabaziko duzu!