Software libreaz asko hitz egiten da garaiotan, izan ere, libre zirudien Internet sare zabal, urte batzuetan salerosketa merkatu bihurtu baita eta multinazionalen hatzaparren esku gainera. Guztia asmatua dirudien aldi honetan, beti dago Interneten bitartez ezagutzen ez dugun gailu ala programa berri baten berri emango digun eguna.

Kontsumo-gizartean bizi gara, eta ez badugu norberak muga jartzen, zurrunbilo horretan harrapatuta aurki gaitezke. Ekintzaile moduan ere erabakiak hartu behar dira egunerokoan eta baita erabaki estrategikoak ere. Baina, ba al dugu gaitasunik haratago begiratu eta gure bizimoduarekin bat datozen printzipioekin bat egiten duten erronkak eta bizi-aukerak lehenesteko?

Sofware libreko lizentzia duten programen adibideak:

Segidan, sofware libreko zenbait programaren berri ematen dizuegu, multinazional handiek hain erraz eta eskura jartzen dizkiguten eguneroko programei aurre egiteko lagungarri merke eta fidagarriak direnak:

  • Outlook-en ordez: Thunderbird
  • Teams-en ordez: Jitsi
  • Chrome-en ordez: Firefox
  • Google-en ordez: Duck Duck go
  • Word-en ordez: Oppen office
  • Photoshop-en ordez: Gimp

Lehen urratsak emanez gero, lehentasunak jartze-kontua bilakatzen da. Hau da, bizitzeko modu bat eskaintzen dute software libreko lizentzia duten programek, eta, era berean, zuk zeuk ere elkarlanean hobekuntzak proposatu ditzakezu.

Webgune hau, adibidez, WordPress-en bitartez sortua dago, eta bertan sortzen dugun testu guztiak Creative Commons lizentzia librea du.

Sofware librearen oztopoak:

Egia da, multinazionalen programek oso erraza egiten dutela euren erabilera; eta etengabe daudela hobetzen eta hobekuntza horien funtzionalitateak erakusten erabiltzaileei. Makinaria ikaragarria dute eta nabaritu egiten da. Hori horrela, software libreko programek, euren oztopo nagusi bezala, erabiltzaileek berariaz ikasi behar dituztela erabiltzen izan ohi da, eta horrek, efizientzian galerak ekar diezaizkioke pertsona horri. Hau da, programa bakoitzeko ikasketa prozesu bat gauzatu behar bada, ekintzaile askori ez dio denbora ematen horretarako, eta lanean errentagarritasuna gal dezake.

Hau horrela, gure proposamena da, aukeraketzea zein programak eragin diezaioken bakoitzari eraginkortasun handiena, prezioa eta funtzionalitateak kontuan izanik, eta behintzat, programa bat ezagutzera animatzea software libreko lizentziaduna.

 

Gai honetaz gehiago ikasteko wikipediako lotura luzatzen dizuegu: Software librea.

 

Software librea: erronka ala bizi-aukera?