Bilerak noiznahi eta nonahi izan ditzakegu edota pertsona batekin baina gehiagorekin elkartu gure lan-gunean baina hizkuntza aukera ezberdinak izan. Zer egin dezakegu euskara beti baztertua izan ez dadin?

Batetik, aurreko artikuluetan aipatu izan dugun bezala, garrantzitsua da euskaldunok euskara lehen mailan jartzea. Hau da, gurekin euskaraz egin daitekeela azpimarratzea eta guk lehen hitz euskaraz egitea. Edota, barne-prozedurak eta tresnak euskaraz idatzita izatea, komunikazioa euskaraz egitea, etab.

Bestetik, egoeraren arabera, jendaurrean gaudenerako hainbat tresna eskaintzen dizkizugu, zuk zeuk aukera dezazun une bakoitzean erabiltzeko egokiena zein izango den:

  • Euskaraz hitz egin daiteke eta aurkezpena gaztelaniaz proiektatu. Ondoren, galderak baleude, norberak bere hizkuntzan egin ditzake.
  • Euskaraz hitz egin daiteke eta xuxurlatzailea/k egon daitezke itzulpenak egiteko horrela behar duten pertsonei.
  • Euskaraz hitz egin daiteke eta testu bat entregatu gaztelaniazko itzulpena duena, hau behar duten pertsonei.

Badaude zenbait pertsona euskaraz hitz egiteko gaitasuna ez dutena baina uler-maila nahikoa dutena. Hau horrela, Itzuli bezalako aplikazioak deskargatzera gonbida ditzakegu, eta hizlariak esaten dituen hitz ala esaldi batzuk idatz ditzake bertan, eta momentuko itzulpena jaso.

Garrantzitsuena elkarbizitza hobetzeko tresnak eskaintzea da, eta bide batez, euskarara urrats txikiak ematera animatzea nornahi.

Ondo izan!

 

Talde handietan euskaraz hitz egiteko aholkuak