Taupa Irun

Gaurko ekintzailea Irundarra da, Edurne Garcia Elizaldek Taupa! musika hezkuntza proiektua abiatu baitu Irunen.
Musika, tresna gisa erabiliz, haurretatik hirugarren adinera laguntzen dute euren zentroan.

Taupa! Musika hezkuntzako proiektu berritzaile bat da, haurtxoak eta haien familiak zein hirugarren adinekoak barne hartzen dituena. Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta, musika erabiltzen du pertsonen garapen globala sustatzeko tresna gisa. Gainera, Gordon eta Música in culla metodologietan espezializatutako lehen zentroa da Gipuzkoan.

Musika lengoaia gisa ulertuta, Taupa! Programak kalitatezko eta askotariko musika eskaintzen ditu, konfiantzazko eta errespetuzko espazio batean, non elkarrekin esperimentatu, gozatu eta ikasi ahal izango den hainbat programaren bidez.

Besteak beste, hauek dira eskaintzen dituzten zerbitzuak:

  • Musika familian (0-3 urte)
  • Musikarekin jolasten (4-6 urte)
  • Musika hizkuntza (+ 7 urte)
  • Hirugarren adina (+65 urte)
  • Eskusoinua
  • Haurrentzako kontzertuak

Informazio gehiago: Instagrameko beren kontuan @Taupa_

 

Taupa! Musikarekin hazten