Abenduan murgilduta gauden honetan, urtero ezinbestean egin beharreko zeregina egitea dagokigu: urtearen balorazioa. Urtearen balorazioa, ordea, ez da arinki egin beharreko zerbait: hausnartuz eta autokritikarekin egin beharrekoa baizik. Beraz, zeregin hau ahalik eta ongien betetzeko gakoak azalduko dizkizuegu.
- Urtearen zatiketa egin honako kontzeptuen baitan:
- Izandako bezero kopurua, eta bakoitzarekin fakturatutako zenbatekoa
- Bezeroek kontratatutako zerbitzua
- Fakturatutako kopuru totala
- Egiturazko gastuen zenbatekoa eta bilakaera hilabetez hilabete
- Ez-ohiko gastuen zenbatekoa eta bilakaera hilabetez hilabete
- Egindako inbertsioak
- Zenbakitan dugu orain urtea. Ongi. Zein izan da urtearen emaitza ekonomikoa?
- Gastu eta sarreren kenketa egin, eta neurtu errentagarritasuna.
- Zein zerbitzu da errentagarritasun gehien eman dizuna. Zergatik?
- Zein zerbitzu da errentagarritasun gutxien eman dizuna, edota galera izan dena. Zergatik?
- Nola sentitu gara urtean zehar?
- Zein zerbitzu garatzeak sentiarazten gaitu ongi? Zergatik?
- Zein zerbitzu garatzeak sentiarazten gaitu gaizki, ala ez hain ongi? Zergatik?
- Urte osoa erregularra da guretzat? Ala badaude boladak edota hilabeteak gorago ala bajuago sentitzen garena?
- Identifikatu norberaren ahulgune eta indarguneak sentimendu eta gogoei dagokienez.
- Zer hobetu dezakegu aurrera egiteko?
- Aurreko atalean identifikatutako ahulguneak nola indartu ditzaket? Emozioak landuz? Gaitasunak landuz?
- Zein ikastaro izan daiteke egokia gaitasun ezberdinak lantzeko?
- Pentsatu zein den norberaren egoera honako gai hauen inguruan: tresna teknologikoak, antolaketa, administrazioa, estrategia, prozeduren sistematizazioa, komunikazioa…
- Plangintza bat egin hobekuntzak poliki-poliki inplementatzen hasteko. Hau da, adibidez: datorren urtean, Komunikazio arloa indartuko dut. Orduan, ikastaro bat egingo dut Sare sozial ezberdinen erabilera optimoa ikasi eta garatzeko.
4 puntu hauek paperean idatzi; eta ondorio guztiak bertan txertatu. Koaderno hori izan dadila urte guztiko hausnarketak, hobekuntzak, sentsazioak eta urrats esanguratsuak pentsatu eta idazteko gunea. Jo koaderno horretara urtean 3-4 aldiz gutxienez, eta egin zure ibilbide profesionalaren plan estrategikoa modu horretan.
Urtearen balorazioa egiteko gakoak