Gaur egun lan jarduera baten berri izateko bere webgunera jotzen dugu lehen ideia egitera. Oso garrantzitsua da lehen ikustaldi horretan erabiltzaileek jasotzen dituzten estimuluak positiboak izatea. Webgune bat izate hutsak ez du bermatzen estimulu positiboak transmititzen dituenik: atalez atal eta webgunearen ikuspegi orokorra lantzen joan behar da.
Webgune bat gure mundurako leihoa da, eta garena azaltzen du: nahita ala nahigabe. Leiho hori gure nortasunaren zati garrantzitsu bat da, gehien gehienetan bezeroen lehen kontaktua izaten baita gurekin. Goxatu dezagun bada lehen ikustaldi hori, eta erakuts diezaiogun nolakoak garen eta lana nola egiten dugun bisitari horri!
Webgune bat izateko arrazoiak:
Gaur egun interneten hasten da lehenengo lan harremana, zeharka, interesatzen zaigun gaiean adituak diren pertsona eta erakundeen webgunea kontsultatuz. Beraz, webgune bat izatea, bezero berriak lortzeko aukera gehiago izatea dakartza.
Webgune bat egituratzeko arloak:
Webgune bat sortzen dugunean argi izan behar dugu garrantzitsuena bisitaria webgunean zehar eroso eta arin ibiltzea dela. Beraz, argi jarri behar dira bai atalak eta baita azalpenak ere.
Atalei dagokienez, oinarrizko hauek izan behar ditu:
- Nor gara: gure buruen aurkezpena, lan filosofia eta gure baloreak azpimarratuz.
- Zer egiten/eskaintzen dugu: argi azaldu eskaintza zein den, eta zehaztasunak jarri zerbitzu ala produktu bakoitzean zer lantzen den.
- Egindako lanak: zer eta nola egin dugun aurrez, eta norekin, garrantzitsua izaten da bezero berrientzat, aurreko esperientzia baloratu egiten baita.
- Kontaktua: harremanetan jartzeko bideak (emaila, telefonoa, sare sozialak eta helbide fisikoa).
Hobea da gutxi eta argi, asko eta lauso baino.
Webgune profesional bat izateko aholkuak:
Zure webguneak itxura profesionala eman dezan, kontzientziaz landu behar dituzu zenbait gai. Alde batetik, argazkiak eta irudiak. Gure gomendioa, argazki saio bat egitea da argazkilari profesional batekin. Bertan, kontuan hartu behar duzuna honako hau da:
- Zure aurkezpen atalerako erretratu alai bat
- Egiten duzunaren berri emateko produktu ala zerbitzuen argazkia: lan mota hori egiten zaudeneko argazkiak, alegia.
- Egin dituzun lan batzuen ala zure produktuen argazkiak.
- Zure lantoki, denda ala espazioaren argazkiak.
Zabaldu bada zu, zure lantokia eta zure baloreak bisitariari, ziur atsegin zaizkiola ; )