Zibersegurtasuna gero eta ozenago entzuten den gaia da, Interneteko sare zabalean dauden arrisku eta birus anitzengandik babesteko. Baina, zer egin dezakegu autonomo ala ekintzaile txikiok?

Gako batzuk eskainiko dizkizuegu, eta bakoitzak, bere jardueraren arabera egokiena dena bideratzera gonbidatzen zaituztegu.

  • Back-up ala segurtasun kopia:

Askotan entzungo zenuten segurtasun kopia bat egiteak buruhauste asko ekidin ditzakeela dena galtzen den momentuan. Horrela da, bai. Inoiz birus bat sartzen bazaizue, edota zuen datu base informatikoa erasotzen badute, onena, beste leku batean gordetako back up bat izatea da.

Nola egin segurtasun kopia?

Gure gomendioa disko gogor externo bat erostea da, TB bat edo bikoa, nahiko leku duena, alegia. Eta urtero, urte amaieran adibidez, zure fitxategi guztiak ala nagusienak bertara kopiatzea. Kopia egiten duzunean jarri karpetari data eta izen nagusi bat.

Beste gomendio bat alor honetan, bulegotik kanpo gordetzea da. Hau da, ez eduki disko gogor hau zure ordenagailu nagusiaren leku berean; istripuren bat gertatuko balitz (sute bat, lapurreta bat…) ez daitezen egon originala eta kopia leku berean. Etxean gorde dezakezu.

  • Emaileko spam-a ala desio ez dugun propagandaz ez fidatu:

Birus gehienak, phising deritzon teknikaren bitartez sartzen dira. Ezezagunak diren emailak ez zabaldu eta ez ireki atxikitzen dituzten fitxategiak. Horrez gain, ez zapaldu URL edo loturetan ere.

Nola jakin email bat phising-a den ala ez? 

Begiratu ongi igorlearen emaila (batzuetan ez dute domeinu egokia, luzeagoa baizik; adibidez: ekion.eus beharrean ekion-xkodt-es-kdjks.com).

Igor horren mezuan zerbait arraroa atzematen baduzu (adibidez: euskaraz hitz egiten baduzue normalean, eta gaztelaniaz jaso baduzu mezua, baliteke ez bera izatea; edota normalean eskatzen ez dizkizun gauzak eskatzen badizkizu…).

Phising-a den ala ez jakiteko, test bat egin dezakezu webgune honetan: phisingquiz  Google-en tresna bat da, zu eta zure ingurukoak gai horretan trebatzeko.

  • Pasahitz seguruak ezarri

Pasahitz seguruak luzeak dira, zenbakiak dituzte, hitz larri eta xeheak, eta ikurrak. Hori kontuan izanik, ez erabili pasahitz bera leku guztietarako, eta noizean behin aldatu.

 

Ekintzaile txikiok ezin dugu inbertsio handirik egin zibersegurtasunaren arloan, baina, urrats hauek jarraituta, babes minimo bat lortuko dugu, eta ez du bereziki gastu ekonomiko handia suposatzen hiru urrats hauek eguneratuta izateak.

Zibersegurtasuna: gomendio batzuk